ANIMALIEN ZELULA

Organismo zelulanintzetan, zelulak ehunetan elkartzen dira, ehunak organoetan, eta abar. Antolaketa horretan zelulak ezpezializatu egiten dira bete behar dituzten funtzio zehatzak ahalik eta hoberen betetzeko. Zelula guztien elementu aipagarriak hauek dira:
Mintza, zelula inguratzen duen azal antzekoa da. Zitoplasma, zelularen banealdea hainbat substantziaz osatuta dago, baina ura eta gatzak ditu osagai nagusiak. Organuluak, zitoplasma barruan igeri joan ohi dira zelularen organo mikroskopikoak. Organulu garrantzitsuenak hauek dira:
Mitokondrioak. Zelularentzat energia lortzen duten organuluak dira. Bakuoloak. Erreserbako substantziak gordetzeko eta hondakinak gordetzeko eta kanporatzeko balio dute. Erribosomak. Zelula bizitzeko beharrezko dituen proteinak osatzen dituzte.