ZER DA ETA EZAUGARRIAK

Zaldia(bere izen zientifikoa Equus caballus da) belarjale, hau da , landareez eta belarrez elikatzen den, lau oin dituen, eta lepo luzeko equidosen familiako animalia da. Sendotasun handia dute. Hanka tinko eta indartsuak dituzte. Oso azkarrak dira bereziki trotean doazenean. Zaldiak zentzuak ondo garatuta dituzte, usaimena eta ukimena bereziki. Belarjaleak dira baina ez hausnarkariak, hau da, janaren digestioa bi zatitan egiten dutela.


ANIMALIEN SAILKAPENA

Animaliak bi multzotan sailkatzen dira: bizkarrezurra dutenak eta bizkarrezurrik ez dutenak. Bizkarrezurra dutenei Ornodunak deitzen zaie eta bizkarrezurrik ez dutenei Ornogabeak deitzen zaie.
Zelako Ornoduna den jakiteko, bere azal motari begiratu behar diogu. Bere azala ilez osatuta badago Ugaztuna da, lumaz osatuta badago Hegaztia da. Azala ezkataz ere osatuta egon ahal da. Ezkatak azalari soldatu gabe baditu Arraina da, ezkatak azalari soldatuta baditu Nrrastia da eta azal gorria badu Anfibioa da.
Bi motatako Ornogabeak daude: ez dutenak hankarik eta maskorra osoa edo bitan banatuta daukatenak Moluskuak dira, ez dutenei hankrik, ez dutenei maskorrik eta garroak badituzte edo eraztunez osatutak daudenak Anelidoak dira.
Zelako Ornogabea den jakiteko bere azal gogorra eta hanka artikulatuei begiratu behar diogu. Hiru hanka-pare badituzte, Intsektuak dira, lau hanka-pare badituzte Araknidoak dira, bost hanka-pare badituzte Krustazeoak dira eta hanka ugari badituzte Miriapodoak dira.
Zaldia, Ugaztuna da bizkarrezurra duelako eta beraz Ornoduna delako eta bere azal mota ilez osatuta dagoelako.
Eskema ikusi ahal izateko, klikatu gainean.